2026-09-18
HomeEkintza SozialaLAB etxebizitza eremuan ere antolatzen hasi da

LAB etxebizitza eremuan ere antolatzen hasi da

Lantokietan nola, etxebizitzaren eremuan ere ekintza sindikalaren bidez patronalari aurre egingo dio.

Sindikatuko afiliatuek etxebizitzarekin dituzten arazoak borrokatzeko aukera izango dutela esan du LABek, eta dagoeneko hainbat gatazka kudeatu eta irabazi dituela.

Etxebizitza larrialdia euskal langileok pobretzeko lehen mailako arazo bezala ezaugarritu du sindikatuak eta, ezer egin ezean egoerak okerrera egingo duela sinetsita, etxebizitza patronalari kontrabotere sindikalismoaren bidez aurre egiteko deia luzatu du.

LABek agerraldia egin du gaur Bilbon, eta, azken hilabeteetan prestatzen aritu dena publiko egin du: etxebitzitzaren gatazkan modu zuzenean arituko da sindikatua.

Garbine Aranburu koordinatzaile orokorrak eta LABek antolatuta dituen etxebizitza asanbladetako baten kide den ZuriƱe Gonzalezek hartu dute hitza gaurko agerraldian. Aranburuk gobernuek etxebizitza politikak negozioa handitzera bideratu dutela dituztela eta egun etxebizitza larrialdia bizi dugula salatu du. ā€œMerkatuaren esku utzita, etxebizitza eskuratzeko ezintasuna biderkatu egin da, prezioak etengabe igo dira eta gero eta langile sektore gehiago pobretzeko arrazoi bilakatu da.ā€

Horrela, langileak aberastasuna modu justuan birbanatzeko soldata igoeren aldeko borroketan murgilduta daudela adierazi du, baina, aldi berean, soldataren gero eta zati handiagoa etxebizitza gastuek jaten dutela. ā€œInoizko enpresa etekin handienen berri izaten ari gara eta lantokietan sortzen dugun aberastasuna ekintza sindikalaren bidez borrokatzen dugu. Lortutako soldata igoerak, baina, etxebizitza gastu geroz eta handiagoek apaltzen dute dituzte. Horregatik, beehar beharrezkoa behar-beharrezkoa dugu etxebizitzaren eremura ere sindikalismoa eramatea, kapitalari lantokietan bezala, bizi baldintzak hobetzeko borroka fronte guztietan egitekoā€.

Hori bera izan da gaurko agerraldian LABek erdigunera ekarri nahi izan duena. Hemendik aurrera, etxebizitzaren gatazkan modu zuzenean jardungo du sindikatuak, afiliatuak antolatuz eta borrokarako bitartekoak eskainiz. Modu partikularrean bizi diren arazoak sindikatuan antolatuko du LABek, eta ekintza sindikala antolatuko du, Aranbururen esanetan, ā€œafiliatuen gatazka bakoitzari aterabide kolektiboa antolatuz eta eraldaketa orokorragoen aldeko ekintza soziosindikala garatuzā€.

Antolatzeko ereduari begirako zehaztasunak orain arteko lanean buru-belarri aritu den ZuriƱe Gonzalezek azaldu ditu. ā€œAsanblada kolektiboak antolatu eta afiliatuen aktibazioa eta protagonismoa bilatzen duguā€. Modu berean, dagoeneko hainbat gatazka antolatu eta irabazi dituztela adierazi du. ā€œNafarroan etxetik bota eta kale gorrian geratzekotan ziren LABeko bi kide eta haien familien egoerei aurre egin diegu prozesu banatan. Bi kasuetan, etxegabetzeak gelditzea eta akordio berriak egitea lortu dugu. Gasteizen ere hainbat negoziazio izan ditugu eta gure afiliatuentzat kontratu onuragarriagoak lortu ditugu. Era berean, banketxeekin hipoteka gastuen ehunka helegite kudeatu ditugu, eta itzuli gabe zeuzkaten milaka eta milaka euro berreskuratu.ā€

Amaitzeko, ā€˜Langileen alde, etxebizitzaren negozioa eten!’ kanpainari segida emango diotela adierazi dute eta hainbat neurri eta aldarrikapen bildu dituzte honen baitan. Helburu nagusia etxebizitzaren desmerkantilizazioa izan behar dela aldarrikatu du LABek, eskubide gisa errealki gauzatzeko. Horrekin batera, prezioen kontrolaz gain, hauen berehalako jaitsiera eragingo duten neurriak eskatu dituzte, baita pisu turistikoen debekua ere. ā€œEtxebizitzak bizitzeko izan behar dira lehentasunez, eta parke publikoa handitu behar da alokairu soziala biderkatuz.ā€ Espekulazioari mugak jarri eta une honetan gobernuek dituzten mekanismoak aplika ditzatela ere eskatu du sindikatuak, EAE tentsionatutako eremu izendatu dadin eta politika fiskala maizterren aldekoa izan dadin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasun Departamentuaren aurrekontuaren igoera osasun arreta hobetzeko erabil dadila exijitzen dugu

Nafarroako Gobernuak osasun arloko aurrekontua % 10 handituko duela iragarri du, eta horrek agerian uzten du premia ekonomiko larria dagoela Osasunbideak eta, oro har, osasun sistema publikoak dituzten arazoak konpontzeko. Gero eta handiagoa den eskariari erantzutea, itxaron-zerrendak arintzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera gero eta kezkagarriagoari aurre egitea, horiexek dira aurrekontuaren igoera hori justifikatuko luketen erronkak. Eta ā€œjustifikatuko luketenā€ diogu; izan ere, gure sindikatuan askotan kritikatu dugu aurrekontua erabili dela sistemari adabakiak jartzeko, behar diren neurriak ezartzera bideratu beharrean.

Lanbide Heziketako ratio eta bikoizketen kudeaketak nabarmen utzi du Gimeno

Hezkuntza departamentuak 2025ean sinatutako Hezkuntza Itunean zein foru dekretuetan ezarritako gehienezko ratioak urratzen ditu. Kasu batzuetan, egiten den jarduera dela eta, ikasleak eta irakasleak arriskuan ere jartzen ditu.

Erandioko ā€˜Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...